IKANOS autodiagnostikoa:
NIA-EIA
ikastaroan ezagutzen ez nuen test bat egitera gonbidatu gaituzte: IKANOS
testa. Hauxe, herritarrok dugun profil digitalaren autodiagnostikoa egiteko
online tresna bat da; test bat hain zuzen ere. IPTS institutuaren Europako esparruaren egituran
oinarrituta dago eta parametro batzuen baliospenean oinarritzen da:
- Gaitasun digitalak garatzeko konpetentzia.
- IKTn dugun prestakuntza.
- Gaitasun digitalaren maila.
Nahiko
galdera erantzun behar dira, eta bukatzerakoan, emandako emaitzen arabera,
txosten bat sortu eta deskargatzeko aukera dugu. Txosten
horretan ze nolako maila dugun eremuka azalduko zaizkigu: Informazioa, Komunikazioa,
Edukia sortzea, Segurtasuna eta Arazoak
konpontzea.
Galderak erantzuten hasi eta egia esan
beharra badaukat, Informatikan Ingeniaria izanda, eta 14 urtez enpresa pribatu
batean lanean egon ondoren, espero nuen emaitza ez dator bat lortutakoarekin.
Egia da nire eguneroko bizitzan oinarritu naizela eta ez profesional bezela.
Hau da, enpresan lan egiten nengoeneko ohiturak alde batera utzi eta etxean
egunerokoan egiten dudana izan dut kontutan erantzuteko momentuan.
Testaren emaitzak esaten didanagatik,
nire profil digitala tartekoa da.
Ekipamenduari dagokionez, tarteko mailan nago; Konexio-mota eta Erabileran,
berriz, maila aurreratuan. Emaitzak ikusita nik maila aurreratua dudala esango
nuke, baina ez da horrela izan, uste dudalako testa ez dagoela ondo antolatuta.
Hau da, testak gure etxean ditugun gailuei buruzko galdera pilo egiten ditu, konexioak,
etab. eta nire ustez horrek ez du zer ikusirik norberak dakienarekin edo egiten
duen erabilerarekin. Egia da erabilerari buruzko eta segurtasunari buruzko
galderak ere badaudela, baina testaren emaitzak ez direla guztiz objetiboak
esango nuke. Gainera, nik dudan profilarekin apur bat teknikoa egin bazait
testa erantzutea, suposatzen dut (agian erratuta nago) IKTn esperientzia
handirik ez dutenentzat, nahiko zaila egingo zaiela betetzea. Niri gaia asko
interesatzen zait eta terminologiarekin nahiko familiarizatuta nago, eta hala
eta guztiz ere, potentea iruditu zait. Zenbait erantzunei puntuazio konkretu
bat jarri behar zitzaien (0tik 10era) eta zaila egin zait kasu askotan.
1.
Zein eremu da zure indargunea? Eta
ahulgunea?
Testak
esaten didanagatik, nire profil digitala tartekoa da. Ekipamenduari dagokionez,
tarteko mailan nago; Konexio-motan eta Erabileran, berriz, maila aurreratua.
Beraz, esan genezake nire indargunea erabileran eta konexio-motan dagoela, eta
berez, ez dudala ahulgunerik.
Eremuak
aztertzen baditugu, informazioa bilatzerakoan nahiko trebea eta ondo moldatzen
naizela esan genezake.
2.
Helburua zure konpetentzia digitala
hobetzea balitz, zertan hobetu beharko zenuke? Zergatik?
Testaren
emaitzen arabera, nire konpetentzia digitala hobetu beharra daukat. Zertan? Ba
emaitzen arabera, adibidez, kanal digitaletan kolaboratzaile moduan aktiboki
parte hartzen. Egia da askotan kontsultak egiten ditudala foroetan, baina oso
gutxitan ematen ditut erantzunak… Ikastaroren bat egiten dudanean, beti jartzen
naiz nahiko aktibo eta foroetan oso gustora parte hartzen dut. Baina nire
egunerokoan, ez dut foroetan parte hartzeko ohiturarik, eta soilik behar
ditudanean kontsultatu egiten ditut.
Baita datu
pertsonalen babesean arreta gehiago jarri beharko nukeela antzeman dut; nire
ustez, “zerbitzuaren balditzak” edo eta “pribatutasun politikak” etab. ez
ditudalako ia inoiz irakurtzen. Eta
gainera berehala onartzen ditut.
Bukatzeko,
teknologian sortzaile izatea faltako litzaidake hobetzeko. Baina oso zaila
egiten zait nire eguneroko bizitzan. Suposatzen dut hori jarrera falta dela,
edo egunerokoan behar hori ez izatea….
Beraz,
test-aren emaitzarekin baino, test-ak egindako galderekin, konpetentzia
digitala lortzeko oraindik asko hobetu behar dudala ikusi dut.
3.
Ados al zaude IKANOS autodiagnostiko
testean jasotako emaitzekin? Zergatik?
Aurreko
galderetan aipatu dudan moduan, ez nago guztiz ados ateratako emaitzekin. Egia
esan, ez nago oso ados planteatzen diren galderekin eta planteatzeko
moduarekin. Uste dut oso zaila dela galdera hoiei erantzuna emanda, herritar
baten profil digitala ateratzea. IKT edo eta gailu berri asko eta modernoenak
ez izateak, ez du zertan esan nahi profil digital maila altua ez duzunik. Askotan
medio gutxien dituenak, konpetentzia digital handiagoa du; edo gutxienez profil
digital handiagoa. Jakinminak, interesak eta beste faktore askok dute
garrantzia.
Hona hemen nire testaren emaitzaren laburpentxo bat:
Eider.
