2018(e)ko urriaren 29(a), astelehena

BUKATU DA...


Dagoeneko NIA-EIA ikastaroa bukatzear dago eta ez nuke bukatu nahi nire irakasle izan den Amaia Arroyo-ri eta nire ikaskide izan diren guztioi agurrik esan gabe geratu. 

Amaiak irakatsi diguna, eman dizkigun animoak eta noizbehinka emandako feedback-ari esker, ikastaroa super gustora egin dut! Gainera orokorrean oso talde langilea eta partehartzailea izan garela uste dut. Iruzkin pilo irakurri eta idatzi ditut, besteon feedback-a jasotzeak nik ere nirea bidaltzeko gogoak ematen zizkidalako. Beraz, niretzat oso ikastaro positiboa izan dela esan behar dut.

Aipamen berezia Josu, Ion, Laura, Ane, Ainhoa eta Sheilarentzat. Izugarria izan da zuekin lan egitea; pilo irakatsi didazue, pilo disfrutatu dut zuekin lanean eta oso talde polita atera zaigula esan dezaket. Ilusioz betetako pertsonak garela ikustarazi didazue eta gauzak aldatzeko eta hobetzeko gogoekin gaudela ere! Nire NIA aberastu duzue eta dagoeneko nire NISaren barnean zaudetelako!
Mila esker benetan!

Ta bukatzeko, beste ikastaroren batean elkar aurkitzea asko gustatuko litzaidakela nabarmendu nahiko nuke; bai Amaiarekin, bai beste ikaskideekin ere. 

Eskerrik asko denoi, ta laster arte!

Eider.

2018(e)ko urriaren 25(a), osteguna

Proiektua: NIAtik EIAra - Norbanako ikasketatik taldeko ikasketara

NIA-EIA ikastaroa bukatzear dago eta oraingoan Erankunde Ikas Alorrari (EIA) buruzko taldeko lan bat egin ondoren, horri buruzko hausnarketa egingo dut. 

 

Taldeko lana 7 ikaskideen artean egin dugu, bakoitza etapa, maila eta ikasgai ezberdinetakoa. Beraz, oso lan aberasgarria izan dela esan dezaket: HH, LH, DBH, Batxillergo eta Lanbide Heziketako irakasleok osatzen dugu taldea. Guztion ekarpenak oso interesgarriak izan dira eta niretzat oso aberasgarriak denak.

 

Lan egiteko baliabide digitalak erabili ditugu. Alde batetik Hangouts-eko talde bat sortu dugu gure artean lana zelan egin adosteko, eta bestetik, Google Docs baten bitartez, gure ekarpenak jartzen joan gara. Hitzorduak jarrita, denok elkarrekin lanean egon gara, eztabaidatzen eta adosten gure CANVAS-ean zer jarri nahi genuen adosteko. Emaitza, hementxe behean utziko dizuet:


Hauxe izan da CANVAS-ean jarritakoa, baina egindako lan guztia, dokumentu honetan duzue behar diren azalpen guztiekin.

 

Egia esan behar badut, asko ikasi dut lan hau egiten, nik oso esperientzia gutxi bait dut irakaskuntza munduan.Nik DBHn eta Batxilergoan ematen ditut klaseak eta beraz HH, LH eta Lanbide Heziketa guztiz ezezagunak dira niretzat. Baina tira, dudan esperientzia gutxirekin nire ekarpenak ere egin ditut.

 

Lanean hasi ginenean zenbait ezaugarri adostu behar izan genituen: ikastetxearen ezaugarriak hain zuzen ere. Ikastetxe publiko bat aukeratu genuen, eta bakoitza irakaskuntza mundu ezberdin batetik datorrenez, ia denak gure ikastetxe hipotetikoan sartzea erabaki genuen: HH-tik, Batxillergora (Lanbide Heziketa kanpoan utzi genuen). Honek suposatu duena oso gauza polita eta aberasgarria izan da: batzuek ez zekitena, besteok bazekiten eta elkarrekin partekatzen genuen. 

 

Ikastetxeko irakasle eta ikasle kopurua ezartzen joan ginen, kokapena, maila sozioekonomikoa eta ezarrita nahi genituen proiektuak ere. Ondoren, bakoitzak duen esperientzia propioaz baliatuz, zer sar genezake eta zein izan zitezkeen gure ikastetxearen ezak adosten joan ginen.

 

Puntuka hausnartzen hasi ginen, CANVAS-ak aipatzen dituen ezaugarriei jarraituz eta beraz Baliabideak, Beharrak eta Jarduerak adostu genituen. Hori egitean niretzat berriak diren hainbat kontzeptu ateratzen joan ziren, eta oso adi nengoen ikaskideek egiten zituzten iruzkinetara. Behin hori erabakita, gure ikastetxeko EIA zelakoa den aztertu eta adostu genuen. Bukatzeko, zelan hobetu genezake eta beraz, nolakoa izan behar zen gure EIA erabaki genuen.

 

Indar handia eman diogu baliabide digital ezari, gaitasun digital ezari, gaur eguneko ikasleak natibo digitalak izan arren dituzten ezeei eta ikastetxe on bat izateko hainbat ezaugarriei ere.

 

Ez nahiz CANVAS-eko xehetasun guztiak aipatzen jarriko, bertan baduzuelako irudia eta irakur dezakezue zeintzuk diren hauek. Garrantzitsuagoa iruditzen zait aipatzea lan egiteko modu ezinhobea lortu dugula gure taldean. Taldekide bakoitzak esaten zuena errespetatuz eta kontrako iritziak izan arren, adostasunera heltzea ez zaigula batere kostatu. Bakoitzak egindako lana baloratzen jakin dugu, bakoitzak esandakoa zentzurik ez bazuen edo sortutako ikastetxean kontraesan bat suposatzen bazuen, akordio batera heltzen jakin izan dugu. Azkenean lortutako CANVAS-a erabatekoa dela esan dezaket, eta oso pozik geratu nahiz emaitzarekin. 

 

Esperientzia honen ondorioz esan dezaket gauza piloa ikasi ditudala lantalde honekin partekatu ditudan orduetan. Zenbait proiektu existitzen direla, eskola bakoitzak bere ezaugarri bereziak eta lan egiteko modu berezia eta pertsonala duela, gaur erokeria iruditzen zaizuna agian bihar zuk aplikatuko duzula, etab. luze bat. 

 

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiet nire taldeko kideei, lan hau egiterakoan irakatsi didaten guztiagaitik. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da, eta zuekin lan egitea oso erreza eta polita izan dela esan nahi dizuet. Eskerrik asko ekipo!!!

 

Eider.


 

 

2018(e)ko urriaren 14(a), igandea

Irudikatu zure NIA buru-mapa bidez

Irudikatu zure NIA buru-mapa bidez


Orain dela gutxi ikasi dut edo jakin dut NIA hizkien esanahaia. NIA: Norberaren Ikas Alorra. Baina ez soilik hizkien esanahia, baizik eta NIA kontzeptua zer den ikas dut: "Pertsona bakoitzak ikasteko sarritan erabiltzen dituen tresna, informazio-iturri, konexio eta jarduera multzoa da" (Adell eta Castañeda, 2010).

Behin kontzeptua zer den ikusita, pixkat hausnartzen egon naiz berarekin, eta azkenean buru-mapa bat irudikatu egin dut, nire NIA zelakoa den isladatu nahian.  

Horretarako GoConqr tresna erabili dut; oso erosoa iruditzen zait buru-mapak egiteko eta gaia apur bat konplexua zenez, hauxe erabiltzea erabaki dut.

Nire NIA irudikatzen hasi eta ez dakit zenbat bider aldatu behar izan dudan… Aldatu baino, gauzak gehitzen egon naz etengabe. Gainera usted dut NIA ez dela finkoa, etengabe aldatzen doala, eboluzionatzen doala. Beraz, “argazki” bat atera diot orain momentuan, eta behekaldean duzuena dela esan dezakegu. 

Buru-mapak “Eider-en NIA” du erdikaldean, ta hortik 5 atal nagusi atera ditut. Atal bakoitzari azpiatalen bat gehitu diot, apur bat gehiago sakontzeko:

-       Informatu egiten gara.
o   Antolatu: informazioa bilatu, iragazi, eskuratu, erabili,…

-       Komunikatu egiten gara:
o   Elkarlanean egon: telefonoz, aurrez-aurre, teknologia berriak eskeinitako baliabideak erabiliz.

-       Arazoak konpontzen ditugu:
o   Jarrera: prest egon behar gara ikasteko, dakiguna emateko.

-       Edukiak Sortzen ditugu:
o   Partekatu/Argitaratu: baliabide teknologiko ezberdinak erabiliz.

-       Identitate propioa sortzen dugu.
o   GU

Azken finean, NIAn IKASI egiten da; jarrera bat da.

Bukatzeko, hortxe doakizue nire NIA-ri buruzko egindako gaurko buru-mapa. Batek daki hilabete batzuk barru zelakoa izango den! ;-)



Eider.

2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

NIS - Infografia


Zer da NIS?  

Ba hitz gutxitan eta errez ulertzeko, norberak ikasteko duen sarea da; armiarma sare batekin konparatu daiteke. Lagunekin, lankideekin, familiarekin, ingurunearekin, etab. luze batekin ditugun konexioetan oinarritzen da. Ikasten laguntzen diguten pertsonez osotuta dago, beraz, oso garrantzitsua da sare honen kalitatea, eta ez hainbeste, kantitatea. 
Gure bizitzan zehar sare dinamiko bat izango dugu; batzuetan handia, besteetan txikiagoa, baina momentuoro ahalik eta aberatsena izatea lortu behar dugu. 
Balorazio txiki honen ondoren, hementxe usten dizuet infografia forma duen nire NIS-aren deskribapena:




Eider.

2018(e)ko urriaren 3(a), asteazkena

NIAren osagaiei buruzko hausnarketa

"Zer behar dugu NIA garatzeko?"

Amaia Arroyok gurekin partekatutako bideotan, gure ikasteko estiloa sortzeko beharrezkoak diren osagaiak azaldu dizkigu. Amaiak berak eta gaian adituak diren beste irakasleen bideoak arretaz ikusi ondoren, hementxe doa nire haurnarketa pertsonala.

Lehenik eta behin NIAren definizio ezagunena aipatuko dut: Zer da NIA? Pertsona bakoitzak ikasteko sarritan erabiltzen dituen tresna, informazio-iturri, konexio eta jarduera multzoa da” (Adell eta Castañeda, 2010). Definizio hau Jordi Adell-ek eta Linda Castañedak emandakoa definizio da, eta bertan oso argi geratzen da NIA ez dela tresnak erabiltzen jakitea soilik; askoz gehiago dela: 
(Esan beharra daukat irakasle izateko masterra ikasi nuenean, Linda Castañeda-ren bideo pilo ikusi nituela eta izugarri gustatzen zaidan aditua dela. Oso atsegina hitz egiten, oso ondo azaltzen ditu kontzeptuak eta zaila dena erraza bihartzen du.)
  • Informatu egiten gara: modu digitalean, modu analogikoan (iturri desberdinetatik).
  • Komunikatu egiten gara: besteetatik ikasten dugu. Ez bakarrik irakasleengandik; familigatik, adituengatik, lagunengatik, etab.
  • Arazoak konpontzen ditugu: arazoei konponbideak bilatzen saiatzen gara (komunikazioa, informazioa erabiliz).
  • Sortu: teknologia digitalen bitartez, errezten da sormen hau. 
  • Identitatea sortzen dugu: zeozer sortzen dugunean, gure aztarna uzten dugu; hau da, gure identitatea sortzen dugu.
Beraz, laburbilduz esan genezake NIAn IKASI egiten dugula:

I: informatu egiten gara. 
K: komunikatu egiten gara. 
A: arazoak konpontzen ditugu. 
S: sortu egiten dugu. 
I: identitatea sortzen dugu.

Irudi honetan Amaiak azaltzen duen moduan, argi ikus daiteke DIGCOMP markoaren eremuekin eta NIAren osagaiekin erlazio zuzena dagoela:


Zeintzuk dira NIA garatzeko gakoak?

Amaiak egiten digun proposamena (bere Doktoretza tesian defendatu zuena), 4 eremu desberdinetan banatzen dela da. Eremuak hauek dira:
  • Gaitasunak:  
    • Gaitasun digitala: gaur egun ia dena modu digitalean lortzen dugu, eta beraz, gaitasun hau eukitzea oso garrantzitsua da. 
    • Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasteko estrategia berriak behar ditugu egunero; baliabide edo konexio ezberdinak egunero agertzen dira. Beti egon behar gara ikasten jarraitzeko prest.

  • Jarrerak:
    • Aldaketen aurrean jarrera baikorra: mundua etengabe dago aldatzen eta oso arin gainera. Jarrera onak ikasteko aukerak baloratzen laguntzen digu.
    • Etengabe ikasten jarraitzeko motibazioa: aldaketak mehatxugarriak direla ikusten badugu, ez dugu aurreratuko. Motibazioa lortzeko jarrera baikorra behar dugu.

  • Baliabideak: 
    • Teknologikoak: web 2.0 tresnak, adibidez. Hoien bitartez sormena lortuko dugu modu errezago batean.
    • Ez-teknologikoak: lagunak eta familia, adibidez. Oso garrantzitsuak dira: denbora, pertsonak… Hala ere, betidanik lagundu izan diguten baliabideetaz ezin gara ahaztu.
  • Ikas-ikuspegia: 
    • Konstruktibismoa eta konektibismoa ulertzea: 
      • Konstruktibismoa: ezagutza eraiki egiten da (ez da transmititzen).  Kolaborazioan bada, hobe. 
      • Konektibismoa: edukia 2.maila batean geratzen da, baina konektatzea (pertsonen artean, edukiarekin,….) ikaskuntza sortzen da. 
    • Hezkuntza ez-formala eta informala baloratzea: formaltasunari bakarrik erreparatzen badiogu, ikasteko aukera asko alde batera usten ditugu.
        Edonon eta edozein momentutan sortu daiteke ikasteko. Honek ikasteko aukerak handitzen ditu. 

Hementxe Amaiak bideoan jarritako NIA garatzeko infografia:





Bukatzeko, NIAri buruzko haurnarketa pertsonala egiteko, Amaiak 3 galdera luzatu dizkigu:
  • Zer osagai iruditzen zaizu funtsezkoena NIA garatu ahal izateko?
     Egia esan behar badut, nire ustez osagai guztiak ezinbestekoak dira NIA garatzeko. Guztietatik bat aukeratu behar izango banu, agian jarrerarekin geratuko nintzateke. Uste dut jarrera soilik izanda ezinezkoa izango litzatekeela NIA garatzea, gaitasunak eta baliabideak ezinbestekoak direlako ere. Eta zer esanik ez, ikas-ikuspegiarik gabe.... Baina aldaketen aurrean jarrera baikor bat izatea oso garrantzitsua ikusten dut. Gaur egun mundu teknologiko batean bizi gara eta egunero sortzen dira gauza berriak. Ezin bagara gauza hoietara moldatu, atzean geratuko gara tamalez, eta ezingo dugu ezertan aurreratu. Adibide errez bat izan daiteke ikustea nola gaur egun adineko pertsona gehiengook smartphone bat dutela. Eta egia da askori kostatu egin zaiela, baina beraien jarrera baikorrareki aurrera joan dira!

  • Ba al dago baten bat sobera edo garrantzi gutxiagokoa? Zergatik? 
Aurreko galderarekin lotuta dago hauxe... Uste dut bat ere ez dagoela soberan. Kasu honetan oso zaila egiten zait bat aukeratzea....

  • Zure kasuan, osagai horiek guztiak garatuta dituzula esango al zenuke? Zergatik?
Bueno, galdera hau erantzuteko nahiko pentsatu behar izan dut... Hau da, osagai guzti hauek garatuta ditudan edo ez jakiteko, oso ondo pentsatu behar izan dut "zein modutan" ikasten dudan nik.

Ni IKTko irakaslea izanda, printzipioz gaitasun digitalean ondo nabilela pentsatu dezaket. Baina egia da etengabe eta arin aldatzen dagoen garai digital honetan oso pendiente egon behar zarela egunero sortzen diren tresna guztiak ezagutu ahal izateko eta hoiek erabiltzen ikasteko. Horregaitik gaitasun hau gehiago garatu beharko nukeela uste dut, nire egunerokotasunean ez bait dago sartuta. Noizbehinka eta tarteka foroak, blog-ak, berriak... irakurtzen ditut eta gauza berrietaz adi egoten saiatzen naiz, baina ez diot denbora nahikorik dedikatzen irakurritako hoiek ezagutu eta hausnartzeko.
Honekin lotuta, ikasten ikasteko gaitasuna gehiago garatu beharko nuke, arrazoi berdinagaitik. Ikasteko estrategiak berritzen joatea ezinbesteko da, eta egia da azken urteotan enpresa pribatua utzi eta irakaskuntza munduan sartu nintzenetik, asko hobetu dudala. Ikastaro ezberdinak egin ditut, modu ezberdinetan (presentzialak, online....), pertsona asko ezagutu ditut eta askotan oso pertsona aberatsak, zeinekin izugarri ikasi dudan. Eta noski, ikasten jarraitzeko desiratzen nago!

Gaur egun mundu zoro, bizkor eta aldakor hontan aldaketen aurrean jarrera ezkorra baldin badugu, oso zaila egingo zaigu etekina ateratzea edozer gauzari. Jarrera positiboa izatea aldeketen aurrean, erronka moduan hartzen baditugu aldaketa hauek, eta honekin lotuta motibatuta bagaude aldaketa hauekin lor dezakegun etekina ikusteko, ikaskuntza nabarmena eta izugarria izango da. Ni oraintxe momentuan oso motibatuta nago, erronka moduan hartzen dudalako kurtso berri bat zentru berri batean, ikasle berriekin eta irakasle berriekin hastea. Aldaketak daude zentru batetik bestera eta niretzat hori oso motibagarria da.

Zer esanik ez dago baliabideekin gertatzen dena. Bai betidanik erabili izan ditugunak, bai gaur eguneko baliabide digitalak ez baditugu erabitzen, ikastea oso zaila bihurtuko da. Lehen aipatu dudan moduan, alor honetan hobetu beharko nuke, denbora gehiago eman beharko nukeelako baliabide berriak ezagutu eta erabiltzen ikasteko. Gehienetan lankideek esaten didatenarekin fidatzen naiz eta baliabide berriak frogatzen ditut, baina hobetu beharko nukeena, proaktibitatea da. Hau da, nire kabuz mihatu, arakatu, aurkitu eta ondoren erabaki zeintzuk zaizkidan baliogarri eta zeintzuk ez. Lan egiteko momentuan asko erreztu dezakete gure lana baliabide hauek. Aldiz, betiko baliabideak asko erabiltzen ditut, eta horretan arazorik ez dudala esan dezaket.

Bukatzeko, ikas-ikuspegiari buruz esan dezaket hezkuntza ez-formalean eta informalean asko ikasten dudala. Gainera ikasleei beti saiatzen naiz azaltzen ez dutela bakarrik eskolan ikasi behar; ez dutela bakarrik irakasleek esandakoari kasu egin behar. Beraien ingurunetik asko ikasi dezaketela: bere anaia txikiarengatik, amarengatik, familiatik orokorrean, lagunak, ezagunak.... Ez dtela inoiz ikasteko aukera galdu behar. Oso garrantzitsua dela besteok zer esan nahi duten entzuten jakitea, inoiz ez dakizulako nondik etorriko zaizun ezagutza berriren bat...

Eskerrik asko Amaia hausnarketa hau egitera gonbidatzeagatik! Oso baliogarria suertatu zait.

Eider.

2018(e)ko urriaren 1(a), astelehena

Konpetentzia digitala


Zer da niretzat konpetentzia digitala?

Ikastaro hau hasi baino aurretik, egia esan beste kontzeptu bat nuen konpetentzia digitalari buruz: gailuak eta hauek erabiltzeko trebezia etortzen zitzaidan burura. Orain pixkat sakontzen ari garela, esparru asko ikutzen dituela ekus dezaket:

- Informazioa modu egokian bilatzea, iturrien ezagutza, modu aurreratuan bilaketak egiten jakitea, informazioaren kudeaketa, fidagarritasuna, etab.
- Segurtasuna: konziente izatea zeri ematen diogun baimena, irakurri onartzen ari garen guztia, argi eduki norekin eta zertarako partekatzen dugun gure datuak, pasahitza ezberdinak erabili eta hauek sarritan aldatu, etab.
- Komunikazioa: komunikazioa lantzeko erabiltzen diren tresnen ezagupena, komunikazioan trebeak izatea, etab.
- Eduki propioak sortu eta partekatu. Jada existitzen diren edukiak transformatu eta hobetu. Tresna egokiak aukeratu nahi ditugun edukiak sortzeko momentuan.
- Arazoak konpontzeko tresnak erabili. Hau da, konponbiderik honerena aurkitzeko lehenik eta behin arazoa zein den ondo ulertu eta ondoren konponbiderik egokiena ezarri.

Segurtasuna, erabilera eta hoien ondoriak dira niretzat puntu interesgarri edo potenteenak. Gaur egun nerabe guztiek dute smartphone bat, eta naiz eta oso trebeak izan gailua erabiltzen (aplikazioak, sare sozialak, etab.), ez dakite norainoko eragina duen argazki soil bat sare sozialetan partekatzea, adibidez.... Eta horrelako beste hainbat gauza ere.



Eider.


 

BUKATU DA...

Dagoeneko NIA-EIA ikastaroa bukatzear dago eta ez nuke bukatu nahi nire irakasle izan den Amaia Arroyo -ri eta nire ikaskide izan diren g...