2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena

IKANOS autodiagnostiko testaren emaitzak


IKANOS autodiagnostikoa:

NIA-EIA ikastaroan ezagutzen ez nuen test bat egitera gonbidatu gaituzte: IKANOS testa. Hauxe, herritarrok dugun profil digitalaren autodiagnostikoa egiteko online tresna bat da; test bat hain zuzen ere. IPTS institutuaren Europako esparruaren egituran oinarrituta dago eta parametro batzuen baliospenean oinarritzen da:
    • Gaitasun digitalak garatzeko konpetentzia.
    • IKTn dugun prestakuntza.
    • Gaitasun digitalaren maila.
Nahiko galdera erantzun behar dira, eta bukatzerakoan, emandako emaitzen arabera, txosten bat sortu eta deskargatzeko aukera dugu. Txosten horretan ze nolako maila dugun eremuka azalduko zaizkigu: Informazioa, Komunikazioa, Edukia sortzea, Segurtasuna eta Arazoak konpontzea.

Galderak erantzuten hasi eta egia esan beharra badaukat, Informatikan Ingeniaria izanda, eta 14 urtez enpresa pribatu batean lanean egon ondoren, espero nuen emaitza ez dator bat lortutakoarekin. Egia da nire eguneroko bizitzan oinarritu naizela eta ez profesional bezela. Hau da, enpresan lan egiten nengoeneko ohiturak alde batera utzi eta etxean egunerokoan egiten dudana izan dut kontutan erantzuteko momentuan.

Testaren emaitzak esaten didanagatik, nire profil digitala tartekoa da. Ekipamenduari dagokionez, tarteko mailan nago; Konexio-mota eta Erabileran, berriz, maila aurreratuan. Emaitzak ikusita nik maila aurreratua dudala esango nuke, baina ez da horrela izan, uste dudalako testa ez dagoela ondo antolatuta. Hau da, testak gure etxean ditugun gailuei buruzko galdera pilo egiten ditu, konexioak, etab. eta nire ustez horrek ez du zer ikusirik norberak dakienarekin edo egiten duen erabilerarekin. Egia da erabilerari buruzko eta segurtasunari buruzko galderak ere badaudela, baina testaren emaitzak ez direla guztiz objetiboak esango nuke. Gainera, nik dudan profilarekin apur bat teknikoa egin bazait testa erantzutea, suposatzen dut (agian erratuta nago) IKTn esperientzia handirik ez dutenentzat, nahiko zaila egingo zaiela betetzea. Niri gaia asko interesatzen zait eta terminologiarekin nahiko familiarizatuta nago, eta hala eta guztiz ere, potentea iruditu zait. Zenbait erantzunei puntuazio konkretu bat jarri behar zitzaien (0tik 10era) eta zaila egin zait kasu askotan.

1.     Zein eremu da zure indargunea? Eta ahulgunea? 
Testak esaten didanagatik, nire profil digitala tartekoa da. Ekipamenduari dagokionez, tarteko mailan nago; Konexio-motan eta Erabileran, berriz, maila aurreratua. Beraz, esan genezake nire indargunea erabileran eta konexio-motan dagoela, eta berez, ez dudala ahulgunerik.
Eremuak aztertzen baditugu, informazioa bilatzerakoan nahiko trebea eta ondo moldatzen naizela esan genezake.

2.     Helburua zure konpetentzia digitala hobetzea balitz, zertan hobetu beharko zenuke? Zergatik?
Testaren emaitzen arabera, nire konpetentzia digitala hobetu beharra daukat. Zertan? Ba emaitzen arabera, adibidez, kanal digitaletan kolaboratzaile moduan aktiboki parte hartzen. Egia da askotan kontsultak egiten ditudala foroetan, baina oso gutxitan ematen ditut erantzunak… Ikastaroren bat egiten dudanean, beti jartzen naiz nahiko aktibo eta foroetan oso gustora parte hartzen dut. Baina nire egunerokoan, ez dut foroetan parte hartzeko ohiturarik, eta soilik behar ditudanean kontsultatu egiten ditut.
Baita datu pertsonalen babesean arreta gehiago jarri beharko nukeela antzeman dut; nire ustez, “zerbitzuaren balditzak” edo eta “pribatutasun politikak” etab. ez ditudalako ia inoiz  irakurtzen. Eta gainera berehala onartzen ditut.
Bukatzeko, teknologian sortzaile izatea faltako litzaidake hobetzeko. Baina oso zaila egiten zait nire eguneroko bizitzan. Suposatzen dut hori jarrera falta dela, edo egunerokoan behar hori ez izatea….
Beraz, test-aren emaitzarekin baino, test-ak egindako galderekin, konpetentzia digitala lortzeko oraindik asko hobetu behar dudala ikusi dut.

3.     Ados al zaude IKANOS autodiagnostiko testean jasotako emaitzekin? Zergatik?
Aurreko galderetan aipatu dudan moduan, ez nago guztiz ados ateratako emaitzekin. Egia esan, ez nago oso ados planteatzen diren galderekin eta planteatzeko moduarekin. Uste dut oso zaila dela galdera hoiei erantzuna emanda, herritar baten profil digitala ateratzea. IKT edo eta gailu berri asko eta modernoenak ez izateak, ez du zertan esan nahi profil digital maila altua ez duzunik. Askotan medio gutxien dituenak, konpetentzia digital handiagoa du; edo gutxienez profil digital handiagoa. Jakinminak, interesak eta beste faktore askok dute garrantzia.

Hona hemen nire testaren emaitzaren laburpentxo bat:




Eider.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

BUKATU DA...

Dagoeneko NIA-EIA ikastaroa bukatzear dago eta ez nuke bukatu nahi nire irakasle izan den Amaia Arroyo -ri eta nire ikaskide izan diren g...