2018(e)ko urriaren 29(a), astelehena
BUKATU DA...
Dagoeneko NIA-EIA ikastaroa bukatzear dago eta ez nuke bukatu nahi nire irakasle izan den Amaia Arroyo-ri eta nire ikaskide izan diren guztioi agurrik esan gabe geratu.
Amaiak irakatsi diguna, eman dizkigun animoak eta noizbehinka emandako feedback-ari esker, ikastaroa super gustora egin dut! Gainera orokorrean oso talde langilea eta partehartzailea izan garela uste dut. Iruzkin pilo irakurri eta idatzi ditut, besteon feedback-a jasotzeak nik ere nirea bidaltzeko gogoak ematen zizkidalako. Beraz, niretzat oso ikastaro positiboa izan dela esan behar dut.
Aipamen berezia Josu, Ion, Laura, Ane, Ainhoa eta Sheilarentzat. Izugarria izan da zuekin lan egitea; pilo irakatsi didazue, pilo disfrutatu dut zuekin lanean eta oso talde polita atera zaigula esan dezaket. Ilusioz betetako pertsonak garela ikustarazi didazue eta gauzak aldatzeko eta hobetzeko gogoekin gaudela ere! Nire NIA aberastu duzue eta dagoeneko nire NISaren barnean zaudetelako!
Mila esker benetan!
Ta bukatzeko, beste ikastaroren batean elkar aurkitzea asko gustatuko litzaidakela nabarmendu nahiko nuke; bai Amaiarekin, bai beste ikaskideekin ere.
Eskerrik asko denoi, ta laster arte!
Eider.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
BUKATU DA...
Dagoeneko NIA-EIA ikastaroa bukatzear dago eta ez nuke bukatu nahi nire irakasle izan den Amaia Arroyo -ri eta nire ikaskide izan diren g...
-
"Zer behar dugu NIA garatzeko?" Amaia Arroyok gurekin partekatutako bideotan, gure ikasteko estiloa sortzeko beharrezkoak dire...
-
Zer da NIS ? Ba hitz gutxitan eta errez ulertzeko, norberak ikasteko duen sarea da; armiarma sare batekin konparatu daiteke. Lagune...
-
IKANOS autodiagnostikoa: NIA-EIA ikastaroan ezagutzen ez nuen test bat egitera gonbidatu gaituzte: IKANOS testa. ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina