Irudikatu zure NIA buru-mapa bidez
Orain dela gutxi ikasi dut edo
jakin dut NIA hizkien esanahaia. NIA: Norberaren Ikas Alorra.
Baina ez soilik hizkien esanahia, baizik eta NIA kontzeptua zer den ikas dut: "Pertsona bakoitzak ikasteko sarritan
erabiltzen dituen tresna, informazio-iturri, konexio eta jarduera multzoa da"
(Adell eta CastaƱeda, 2010).
Behin kontzeptua zer
den ikusita, pixkat hausnartzen egon naiz berarekin, eta azkenean buru-mapa bat
irudikatu egin dut, nire NIA zelakoa den isladatu nahian.
Horretarako GoConqr tresna erabili dut; oso erosoa iruditzen zait buru-mapak
egiteko eta gaia apur bat konplexua zenez, hauxe erabiltzea erabaki dut.
Nire NIA irudikatzen hasi eta ez dakit zenbat bider aldatu behar
izan dudan… Aldatu baino, gauzak gehitzen egon naz etengabe. Gainera usted dut
NIA ez dela finkoa, etengabe aldatzen doala, eboluzionatzen doala. Beraz,
“argazki” bat atera diot orain momentuan, eta behekaldean duzuena dela esan
dezakegu.
Buru-mapak “Eider-en NIA” du erdikaldean, ta hortik 5 atal nagusi
atera ditut. Atal bakoitzari azpiatalen bat gehitu diot, apur bat gehiago
sakontzeko:
- Informatu egiten gara.
o
Antolatu: informazioa bilatu,
iragazi, eskuratu, erabili,…
- Komunikatu
egiten gara:
o
Elkarlanean egon:
telefonoz, aurrez-aurre, teknologia berriak eskeinitako baliabideak erabiliz.
- Arazoak
konpontzen ditugu:
o
Jarrera: prest egon
behar gara ikasteko, dakiguna emateko.
- Edukiak Sortzen ditugu:
o
Partekatu/Argitaratu:
baliabide teknologiko ezberdinak erabiliz.
- Identitate propioa sortzen dugu.
o
GU
Azken finean, NIAn IKASI
egiten da; jarrera bat da.
Bukatzeko, hortxe doakizue nire NIA-ri buruzko egindako gaurko
buru-mapa. Batek daki hilabete batzuk barru zelakoa izango den! ;-)
Eider.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina