Amaia Arroyok gurekin partekatutako bideotan, gure ikasteko estiloa sortzeko beharrezkoak diren osagaiak azaldu dizkigu. Amaiak berak eta gaian adituak diren beste irakasleen bideoak arretaz ikusi ondoren, hementxe doa nire haurnarketa pertsonala.
Lehenik eta behin NIAren definizio ezagunena aipatuko dut:
“Zer da NIA? Pertsona bakoitzak ikasteko sarritan
erabiltzen dituen tresna, informazio-iturri, konexio eta jarduera multzoa
da” (Adell eta Castañeda, 2010). Definizio hau Jordi Adell-ek eta Linda Castañedak emandakoa definizio da, eta bertan oso argi geratzen da NIA ez dela tresnak erabiltzen jakitea soilik; askoz gehiago dela:
(Esan beharra daukat irakasle izateko masterra ikasi nuenean, Linda Castañeda-ren bideo pilo ikusi nituela eta izugarri gustatzen zaidan aditua dela. Oso atsegina hitz egiten, oso ondo azaltzen ditu kontzeptuak eta zaila dena erraza bihartzen du.)
(Esan beharra daukat irakasle izateko masterra ikasi nuenean, Linda Castañeda-ren bideo pilo ikusi nituela eta izugarri gustatzen zaidan aditua dela. Oso atsegina hitz egiten, oso ondo azaltzen ditu kontzeptuak eta zaila dena erraza bihartzen du.)
- Informatu egiten gara: modu digitalean, modu analogikoan (iturri desberdinetatik).
- Komunikatu egiten gara: besteetatik ikasten dugu. Ez bakarrik irakasleengandik; familigatik, adituengatik, lagunengatik, etab.
- Arazoak konpontzen ditugu: arazoei konponbideak bilatzen saiatzen gara (komunikazioa, informazioa erabiliz).
- Sortu: teknologia digitalen bitartez, errezten da sormen hau.
- Identitatea sortzen dugu: zeozer sortzen dugunean, gure aztarna uzten dugu; hau da, gure identitatea sortzen dugu.
I: informatu egiten gara.
K: komunikatu egiten gara.
A: arazoak konpontzen ditugu.
S: sortu egiten dugu.
I: identitatea sortzen dugu.
K: komunikatu egiten gara.
A: arazoak konpontzen ditugu.
S: sortu egiten dugu.
I: identitatea sortzen dugu.
Irudi honetan Amaiak azaltzen duen moduan, argi ikus daiteke DIGCOMP markoaren eremuekin eta NIAren osagaiekin erlazio zuzena dagoela:
Zeintzuk dira NIA garatzeko gakoak?
Amaiak egiten digun proposamena (bere Doktoretza tesian defendatu zuena), 4 eremu desberdinetan banatzen dela da. Eremuak hauek dira:
- Gaitasunak:
- Gaitasun digitala: gaur egun ia dena modu digitalean lortzen dugu, eta beraz, gaitasun hau eukitzea oso garrantzitsua da.
- Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasteko estrategia berriak behar ditugu egunero; baliabide edo konexio ezberdinak egunero agertzen dira. Beti egon behar gara ikasten jarraitzeko prest.
- Jarrerak:
- Aldaketen aurrean jarrera baikorra: mundua etengabe dago aldatzen eta oso arin gainera. Jarrera onak ikasteko aukerak baloratzen laguntzen digu.
- Etengabe ikasten jarraitzeko motibazioa: aldaketak mehatxugarriak direla ikusten badugu, ez dugu aurreratuko. Motibazioa lortzeko jarrera baikorra behar dugu.
- Baliabideak:
- Teknologikoak: web 2.0 tresnak, adibidez. Hoien bitartez sormena lortuko dugu modu errezago batean.
- Ez-teknologikoak: lagunak eta familia, adibidez. Oso garrantzitsuak dira: denbora, pertsonak… Hala ere, betidanik lagundu izan diguten baliabideetaz ezin gara ahaztu.
- Ikas-ikuspegia:
- Konstruktibismoa eta konektibismoa ulertzea:
- Konstruktibismoa: ezagutza eraiki egiten da (ez da transmititzen). Kolaborazioan bada, hobe.
- Konektibismoa: edukia 2.maila batean geratzen da, baina konektatzea (pertsonen artean, edukiarekin,….) ikaskuntza sortzen da.
- Hezkuntza ez-formala eta informala baloratzea: formaltasunari bakarrik erreparatzen badiogu, ikasteko aukera asko alde batera usten ditugu.
Hementxe Amaiak bideoan jarritako NIA garatzeko infografia:
Bukatzeko, NIAri buruzko haurnarketa pertsonala egiteko, Amaiak 3 galdera luzatu dizkigu:
- Zer osagai iruditzen zaizu funtsezkoena NIA garatu ahal izateko?
- Ba al dago baten bat sobera edo garrantzi gutxiagokoa? Zergatik?
- Zure kasuan, osagai horiek guztiak garatuta dituzula esango al zenuke? Zergatik?
Ni IKTko irakaslea izanda, printzipioz gaitasun digitalean ondo nabilela pentsatu dezaket. Baina egia da etengabe eta arin aldatzen dagoen garai digital honetan oso pendiente egon behar zarela egunero sortzen diren tresna guztiak ezagutu ahal izateko eta hoiek erabiltzen ikasteko. Horregaitik gaitasun hau gehiago garatu beharko nukeela uste dut, nire egunerokotasunean ez bait dago sartuta. Noizbehinka eta tarteka foroak, blog-ak, berriak... irakurtzen ditut eta gauza berrietaz adi egoten saiatzen naiz, baina ez diot denbora nahikorik dedikatzen irakurritako hoiek ezagutu eta hausnartzeko.
Honekin lotuta, ikasten ikasteko gaitasuna gehiago garatu beharko nuke, arrazoi berdinagaitik. Ikasteko estrategiak berritzen joatea ezinbesteko da, eta egia da azken urteotan enpresa pribatua utzi eta irakaskuntza munduan sartu nintzenetik, asko hobetu dudala. Ikastaro ezberdinak egin ditut, modu ezberdinetan (presentzialak, online....), pertsona asko ezagutu ditut eta askotan oso pertsona aberatsak, zeinekin izugarri ikasi dudan. Eta noski, ikasten jarraitzeko desiratzen nago!
Gaur egun mundu zoro, bizkor eta aldakor hontan aldaketen aurrean jarrera ezkorra baldin badugu, oso zaila egingo zaigu etekina ateratzea edozer gauzari. Jarrera positiboa izatea aldeketen aurrean, erronka moduan hartzen baditugu aldaketa hauek, eta honekin lotuta motibatuta bagaude aldaketa hauekin lor dezakegun etekina ikusteko, ikaskuntza nabarmena eta izugarria izango da. Ni oraintxe momentuan oso motibatuta nago, erronka moduan hartzen dudalako kurtso berri bat zentru berri batean, ikasle berriekin eta irakasle berriekin hastea. Aldaketak daude zentru batetik bestera eta niretzat hori oso motibagarria da.
Zer esanik ez dago baliabideekin gertatzen dena. Bai betidanik erabili izan ditugunak, bai gaur eguneko baliabide digitalak ez baditugu erabitzen, ikastea oso zaila bihurtuko da. Lehen aipatu dudan moduan, alor honetan hobetu beharko nuke, denbora gehiago eman beharko nukeelako baliabide berriak ezagutu eta erabiltzen ikasteko. Gehienetan lankideek esaten didatenarekin fidatzen naiz eta baliabide berriak frogatzen ditut, baina hobetu beharko nukeena, proaktibitatea da. Hau da, nire kabuz mihatu, arakatu, aurkitu eta ondoren erabaki zeintzuk zaizkidan baliogarri eta zeintzuk ez. Lan egiteko momentuan asko erreztu dezakete gure lana baliabide hauek. Aldiz, betiko baliabideak asko erabiltzen ditut, eta horretan arazorik ez dudala esan dezaket.
Bukatzeko, ikas-ikuspegiari buruz esan dezaket hezkuntza ez-formalean eta informalean asko ikasten dudala. Gainera ikasleei beti saiatzen naiz azaltzen ez dutela bakarrik eskolan ikasi behar; ez dutela bakarrik irakasleek esandakoari kasu egin behar. Beraien ingurunetik asko ikasi dezaketela: bere anaia txikiarengatik, amarengatik, familiatik orokorrean, lagunak, ezagunak.... Ez dtela inoiz ikasteko aukera galdu behar. Oso garrantzitsua dela besteok zer esan nahi duten entzuten jakitea, inoiz ez dakizulako nondik etorriko zaizun ezagutza berriren bat...
Eskerrik asko Amaia hausnarketa hau egitera gonbidatzeagatik! Oso baliogarria suertatu zait.
Eider.


Oso konpletoa! Kontuz Amaiari lana kendu gabe.
ErantzunEzabatuJajaja! Oso hausnarketa ona! Halako ikasleak izateak niri lana kentzea suposatzen badu, aurrera! Eta, bestela, elkarlanean aritu gaitezke, noski! Besarkada bana! ;)
ErantzunEzabatu